XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori dela eta, gure testuen artean agertzea merezi zutelakoan gaude.

Tradizio modernoan ordezkatu baladei dagokienez, gaien zerrenda exhaustiboa egitea izan da gure asmoa, nahiz eta edozein momentutan hemen bildu baladen kopurua labur edo luza dezaketen lekukotasun eta datu berriak ager daitezkela ongi jakin.

Bestalde, kasu bakoitzean adierazgarrien deritzegun aldaerak sartu ditugu, euskal tradizioan balada bakoitzak duen bizitza ahalik eta ongien irudikaturik gelditzeko moduan.

Honela, gure corpusean gai bakoitzak dituen aldaeretarik, intriga garapen handiena aurkezten dutenak honek ez du beti luzeena izatea eskatzen hobetsi ditugu.

Batzutan balada baten aldaera bat baino gehiago sartu dugu, dituztenen arteko ezberdintasunak gaiaren garapenean zein beren bilketaren geografia eta kronologian handiak zirenean.

Zenbait kasutan, Frantziako Anderean esaterako, erizpideok gurutzatu egiten dira: izan ere, hemen argitaratzen ditugun aipatu baladaren lau aldaerek (Azkuerena, Donostiarena, Gandiagarena eta MGMarena) ezberdintasun nabarmenak azaltzen dituzte berbaldiaren mailan; hauetako bat, Donostiaren goi-nafarra hain zuzen, besteetatik urruneko lurralde eta euskalki batetan bildua izan zen.

Alde batetik Azkueren Bizkaiko eta Donostiaren Nafarroako, eta bestetik Gandiagaren Araozko bilketen artean berrogeitamar bat urte igaro dira, eta ia hamarkada bat azken hau eta MGMaren Dimakoen artean.

Honela, Euskal Herrian balada geografia, denborazko hedadura eta potentzialtasun sortzailearen ideia eman nahi izan dugu.

Bestalde, berebiziko garrantzizkotzat izan ditugu argitaragabeko aldaerak MGMaren inkestetan lortutakoak, Azkue Bibliotekan aurkituak eta, Aita Riezuri esker, Lekarozko Artxiboan gordetzen zirenak ematea.